| Horra
ihardespen zonbait hain segur dituzkezun galderei...
-
Nere dirua zertan baliatua izanen den
Bildu dirua ETXALDE-k baliatuko du etxe funtsen erosteko.
ETXALDE-k erosten eta
kudeatzen ditu funtsak eta eraikinak, edozoin egoiliar
eta iharduera mota aterbetzen ditu, eta leihorra segurtatzen.
.
-
Nola egin dezaketan
Badira diruz parte
hartzeko bi molde : emaitza bat edo elkarteari bazkidetza.
- Emaitzak badoatzi ETXALDE Elkartera. Dirua emaiten dakozu
ETXALDE-ri eta zure
emaitzaren araberako ziurtagiri bat eskuratuko duzu.
- Elkarteari bazkidetzen naiz.
. -
Dirua eman ala bazkidetu ?
Erabakia zurea da, erran gabe doa.
- 4 urte barne 500 € baino guttiagoko kopurua emaitza
gisa hartua da
- bazkidetzeko aldi batez edo 4 urte barne eman behar
dira 500 €.
-
Gehiago laguntzeko
Gomit zira ETXALDE Elkartean barne izaitera
- zure gaitasunetaz baliatzeko 3 lantalde hauetan batean
sartuz
- eraikuntza xaharrak
- berrien jakin arazteko
- diru ahalak
Bazkide gisa, beraz ETXALDE-ren erabakitzale gisa, argibide,
txosten eta proiektuen aintzinamendu guziak baduzkezu
eta biltzar ezberdinetako erabakietan parte hartzen
duzu.
-
Zerek segurtatzen daut nere dirua helburuer egokiturik
ongi baliatua izanen ?
- ETXALDE bere bulegoak
kudeatua da eta bazkide guzier berri emaiten die.
- Etxe eroste guzientzat eta baliabideen finkatzeko, beharrezkoa
da bazkideen biltzea ; haiek baizik ez baitezakete erabaki.
- Kudeantza hautuak egiten dira jakile batzorde baten
iritziaren arabera.
- Azkenik, zainketa kontseilu bat izendatua izan ditaike
bazkideen ganik ; haren gain
kudeantzaz jakinean ezartzea Biltzar Nagusia.
-
Desmartxa hori zertan ez den diru irabazle ?
- Ez da hala zeren funts bat erosi eta ez baita arra saltzen.
Alokairu mozkinak ahalbidetzen du gastuen eta maileguen
ordaintzea, funtsen garbiki atxikitzea. Ez da beste emankortasun
helbururik. -
Elkartasun urrats bat ?
- Desmartxa da gizarte zuzenago baten alderakoa, gizona
eta bere ingurumena errespetatzen ditu, eta garapen
iraunkorraren balioak dauzka. Gainerat, ETXALDE-k helburu
sozial eta kudeantza argi bat dauzka.
-
Alokatze iraunkorrak
- Oraingo belaunaldien beharrer egokitua den egoitza
andana bat da. Ez die horrek
debekatzen hurrengo belaunaldier beren beharren asetzea.
Garapen iraunkorrak proposatzen du juntatzea ekonomia
emankortasuna, sozial orekak, eta mozkinen beiratzea.
-
Inbertsiotik nolako emaitza goaita dezaket ?
- Denen zerbitzurako eta behin betirako parteka ezina
den ondare kolektibo baten eratzea parte hartu ukanaren
satifamendua.
-
Nola kudeatuak dira alokatzeak ?
- Gaur egun, ofiziokoak diren batzu izendatuak dira
alokatzeak kudeatzeko. Elkartea
bolondros batzuekin dabila ; ez ditaike egoitzen eguneroko
kudeantzan sar ( alokatzaileen
sar ateratzeak, alokairuen eskuratzea, ohiko mantenimendua,
eta abar…).
-
Nere emaitzak errextu ote dezake egoitza baten ukaitea
?
- Ez, zure emaitzak aterabide kolektibo baten atxemaiteko
nahia seinalatzen du.
-
Norentzat ditaizke egoitza horiek ?
- Edozoin presunak, galdea eginez geroz eta ohiko irizpideak
betetzen baldin baditu.
-
Nori igorri behar diot nere emaitza edo bazkidetza ?
- ETXALDE Elkarteari. Eskuratuko duzu zure emaitzaren
araberako ziurtagiria.
-
Nola izan nintaike jakinaren gainean sustengatu dutan
proiektuaz ?
- Proiektu bat bereziki sustengatu baduzu, ukanen dituzu
hartaz argibideak E mail-ez edo
webgunera joanez .
-
ETXALDE-ren araudiak ukan ditzazketa ?
Bai, ETXALDE deituz 06 23 16 45 30 zenbakira edo contact@etxalde.org
etxalde.org webgnuean
|